Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
verano

Uda, jaiak eta baretasuna

Este verano no tienes por qué quedarte en casa. Navarra te ha preparado para los meses de agosto y septiembre de 2020 un programa de actividades irresistible para que familias, parejas, urbanitas, foodies, apasionados de la naturaleza o de la cultura... y toda persona que quiera visitarnos encuentre una actividad a su medida. Entra en la web Vive Verano… con los pies en las nubes y entérate de todos los detalles.


 

Udaberrian, motorrak berotzen aritu gara,
baina danborrak arrada egiten ari dira orain...
uda iritsi delako, azkenik!

Eta geratzeko iritsi da, hiru hilabetez, ez gehiago ez gutxiago. Opor maitatu eta merezituenak arduraz planifikatzeko unea da, urtearen ekuatorera iritsi garelako eta fronte askotan borrokatu gaitezkeelako sei hilabetetan... Stop sakatuko dugu orain, eta baimena emango diogu gure buruari gure premietan eta gure ilusioetan pentsatzeko; erlojua eta agenda bazter utziko dugu, eta dolce far niente izango dugu gozagarri. Barren-kezkarik gabe. Hargatik. Dagokigulako.


Eta udako oporrak antolatzearen alde ona da joan-etorria gehiago luzatu daitekeela, hau da, jomuga nolabaiteko lasaitasunez ezagutzeko aukera izan dezakegula. Nafarroa, behinik behin, bai, aise ibili daitekeelako haren barna iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Aniztasuna eta aldeak bilatzen badituzu gastronomia ona lagun, hauxe da zure jomuga. Hona hemen zergatiak

 

PIRINIOAK

Iparraldean, Pirinioak daude. Herrixka xarmangarriak, eta eliza eta harrizko baserri ederrak guztietan, balkoi loredun eta guzti; ibar berde zoragarriak, hala nola Erronkaribar malkartsua, Baztan barea, Aralar edo Urbasa –han dago Urederraren iturburu zoragarria–; ibai eta errekak, eta igerileku naturalak haietako batzuetan, naturan bertan freskatzeko aukera emango dizutenak; eta hamaika xendra eta bide berde, noraezean eraman eta basoaren itzalean murgil zaitzatela, eskertzekoa udan.

Eta gozatu oso esperientzia naturalez. Edan ur garbi-garbia iturritik, erosi herriko ogia, jokatu pilota-partidu bat frontoian, bainatu ibaian –mendiko ur hotzari aurre egin beharko diozu–, egin piknik bat Leurtzako urtegietan, eta aurkitu herriak eta paisaiak, bai zure kasa, bai bisita gidatu dibertigarrien eskutik. Haietako batzuek gure betiko ofizioak hobeki ezagutzen lagunduko dizute, gaztandegietanerrotetan eta abarretan egiten zirenak kasu –taloak txorizoarekin eta gazta eman ohi dituzte amaieran–.   


Ongi jotzen du, ezta?



Eta, gastronomiaz ari garela, zergatik ez erosi Erronkari edo Idiazabal jatorri-deiturako gaztaren bat? Edo Elizondoko txokolate zoragarriak? Edo zergatik ez egin gauzak behar bezala eta eseri mahai batean eta dastatu zainzuriak, menestra, potxak, txuletak, ajoarrieroa edo postre zoragarriak, hala nola mamia, kremadun tututxoak edo ogi-torradak?


Iparraldean ez ezik, Nafarroa osoan
aurkituko duzu menu desiragarri hori.




Emozio zirraragarriagoak bilatzen badituzu, Pirinioetan ere aurkitu ahalko dituzu, naturan bertan kokatutako hainbat abentura-parkeren eskutik, hala nola Irrisarri Land edo Bertiz Abentura Park deiturikoen eskutik (tirolinak, via ferratak eta erorketa askeak dituzte, besteak beste).


 

IRUÑA


Mendiak atzean utzi eta hiriburura iritsiko gara Nafarroaren erdian dago Iruña, eta, horregatik, hantxe har dezakezu ostatu eta erregio osoa eroso-eroso ezagutu. Hiri abegikorra da, berdea, eta ongi kontserbatua du alde zaharra, giro-girotsua. Egun urritan ez dago zer ospatu udan.


Behar-beharrezkoa da pintxoz pintxo joatea, bertakoen antzera. Batzuk tradizionalak, batzuk berritzaileak, ziur gaude liluratuko zaituztela.  Egin entzierroaren ibilbidea, bisitatu katedraleko klaustro gotikoa, ibili noraezean kale estuetan barna eta ezagutu Erdi Aroko elizak, egin erosketa batzuk, paseatu harresi eta parkeetatik.... Gozamena da hirietan barna ibiltze hutsa urtaro eder honetan.



ERDIALDEA


Ekialderantz joko dugu orain, Zangozara, Andre Maria elizaren portada erromaniko ikaragarria miresteko. Eta kontatzen badizute, hobe, harrigarria baita. Eta, handik, joan Frantzisko Xabierkoa gure zaindariaren jaiotetxea izandako Erdi Aroko gaztelura, eta ez galdu kantu gregorianoak entzuteko aukera, Leireko monasterioan, duela zortzi mende mendilerroaren gainean altxatutako hartan. Eta, oso hurbil, bi arroila: Irunberrikoa, sai arreak ikusteko eta paseoak egiteko aproposa, eta Arbaiungoa, bista ikaragarriak eskaintzen dituena.  


Gelditu, eta utzi begiek so egin dezatela,
presarik gabe

Eta, orain, mendebalderantz! Donejakue Bideari jarraituz gero, eliza misteriotsuak aurkituko ditugu, hala nola Eunatekoa, oktogonala, zubi erromaniko ederrak, Gareskoa kasu, hiri txiki historikoak, hala nola Viana edo Estella-Lizarra –iparraldeko Toledo deitutakoa– eta antzinako monasterioak, Irantzukoa eta Iratxekoa, adibidez. Eta, arte oparo horretatik hurbil, kolore turkesako urtegi bat, Allotzekoa, jardueraz beterikoa: bela, paddle sup, ibilbide gidatuak belaontziz, eta beste hamaika ekintza ingurune hurbilean.


Hegoalderantz joanez gero, Nafarroako beste ezin galduko batekin topo egingo dugu: Erriberriko jauregia, ipuin-irudiko jauregi gotiko bat dorre almenadunekin. Paradore eta guzti du. Eta, kilometro gutxira, Erdi Aroko hainbat herri, kale harriztatutakoak, hala nola Galipentzu edo Uxue. Artzain erako ogi-apur famatuak eta txingarretan egindako arkume-saiheskiak dastatu ahalko dituzu Uxuen. Eta ez ahaztu almendra garrapinatuak erostea oroigarri gisa! Ezetz probatu gabe etxeraino bueltan eraman.

ERRIBERA


Nafarroan barnako bidaia bukatzeko, Tutera geratzen da, Erriberako hiriburua. Ferrán Adriák berak goraipatu ditu hango barazkiak. Ez alde egin katedral ederra, jauregiak eta Foruen plaza kutuna bisitatu gabe. Eta, handik hurbil, Fiteroko monasterio arrosakara, Martzillako gaztelua eta Bardeako Parke Naturala, UNESCOk Gizateriaren ondare aitortua.  Lur elkorraren eraketak eta paisaiaren ilargi-itxurak erakarrita, makina bat iragarki eta pelikula filmatu dira han. Azkenetako bat Tronuen Jokoa izan da. Beraz, beroa egiten badu ere, konponbidea bilatu, eta ez galdu tokia ezagutzeko aukera.


Eta, familian bazoaz, Sendaviva familientzako aisia-parkea dago oso hurbil.   Ongi portatzen badira Nafarroan barnako oporretan, parke tematiko horretan egun dibertigarri bat eman diezaiekezu opari. Animalia exotikoak zein etxaldekoak, atrakzio xumeak zein zirraragarriak dituzu zain, baita hegazti harraparien ikuskizun bat ere, olio-ipurdia jarriko dizuna. Gozatu egingo dute haiek, eta zuk ere bai!


Txikiak gozatuko dira
baina zu ere bai!

 

LA AGENDA FESTIVA


Ez dugu uste aspertuko zarenik kontatutako guztiarekin, baina, hori gutxi balitz, jai-giroa eta kultura-jarduera dira nagusi udan Nafarroan, toki guztietan bezala. Uztailaren 6tik 14ra, pozez blaitzen da Iruña, zuri-gorriz janzten delarik. Sanferminak dira. Handik aurrera, zaindariaren festak ospatzen dira lurralde osoan barna. Txistua, dantzak eta herri-kirolak aurkituko dituzu iparraldekoetan, eta, hegoaldekoetan, erregio-dantzak, jotak eta bigantxa- eta zezen-entzierroak.


Horrez gain, gure historiarekin eta gure idiosinkrasiarekin duten zerikusia tradizioak
gogora ekartzeko unea da



Hiru behien zerga, Erronkarribarrean, Artzai Eguna, Uharte Arakilen, Orhipean jaia, XX. mendearen hastapenetara garamatzana, Otsagabian, edo Transhumantziaren Eguna, Kasedan. Eta, kultura-jarduera nabarmenei dagokienez, idatzi hauek agendan: Harresien Jaialdia edo Flamenco on Fire, Iruñean, Erriberriko Antzerki Jaialdia, eta Kultur programa interesgarria, artea, musika eta dantza banatzen dituena Nafarroa osoko lekune natural eta monumental interesgarri askotan.


Ikusi duzunez, bere kulturaren eta jendeen onena aurkezten digu Nafarroak udan bertako jai eta ekitaldien eskutik, baina, horrez gain, hamaika aukera eskaintzen ditu artea, natura eta hurbilekoekin mahai baten inguruan esertzeak ematen duen une atsegina lasaitasunez bizitzeko.


 

Bizi ezazu uda Nafarroan

Zure zain gaude!