Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Antolatu bidaia

Ubagua ibaiaren arroilaren bidexka

Senderismoa

Multimedia

Ubagua ibaiaren arroilaren bidexka - Paseo Ubagua
icono pie de fotoPaseo Ubagua
Ubagua ibaiaren arroilaren bidexka - Río Ubagua
icono pie de fotoRío Ubagua
Ubagua ibaiaren arroilaren bidexka - Puente colgante
icono pie de fotoPuente colgante
Ubagua ibaiaren arroilaren bidexka - Río Ubagua
icono pie de fotoRío Ubagua
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

No te pierdas los senderos imprescindibles de Navarra.

Paseo Ubagua
Bidexka lineal hau Ubagua ibaiaren iturburuko sarbidea da, eta Errezun abiatu eta Lezaun herrian amaitzen da, Urbasa-Andiako Parke Naturalaren oinean.

Ibilbidea pagadi, galsoro eta artadien artean doa eta aukera ematen du ibaiko iturburu eta ur-jauzi ederrez gozatzeko, labarren ikuspegi bikainak eta Arbiozko arroileko arte ikusgarriak inguruan ditugula.

Ibilbide honek bi abiapuntu ditu: Errezuko kanpina, herrira doan bidea harturik; edo, bestela, herria bera, autoa plazan aparkatuta.  Han gaudela, ibairantz jo behar dugu, errota dagoen zubiraino. Zubia igaro eta berehala, ezkerretara dagoen pista hartuko dugu: artadi eta basobera artean eramanen gaitu paraje ezin ederrago bateraino, kareharriaren gerizpean dagoen San Blas Ermitatik hurbil.

Gorago Ubagua ibaiaren iturburua ikusiko dugu. Batzuetan, urak goiti egiten duenean, beste uhar bat sortzen da iturburutik zenbait metrotara, eta bidearen tarte hori urez betetzen da.

Xendra beretik segituko dugu eta, minutu gutxira, ibaia zeharkatu beharko dugu, baina oso emari eskasekoa da. Berehala maldan goiti hasiko gara, ezkerrean alanbre-hesi bat dugula eta eskuinean, berriz, ibaia. Gero, xendrak beheiti egiten du, erreka bihurtuz doan ibairaino, eta bide beretik segituz Lezaunera iritsiko gara.

Igotzeko hartu dugun bide beretik egiten da jaitsiera.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: 

  1. Camping de Riezu
  2. Pueblo de Riezu

Bukaera: 

  1. Camping de Riezu
  2. Pueblo de Riezu

Bide mota: Bestelakoa, Lurrezkoa

Forma: Lineala, joan-etorria

Oharrak

  • Recomendado para familias con niños y niñas.
  • Duración aproximada: 2 horas y 25 minutos.
  • Temporada del año recomendable: todo el año.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa