Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

"Zumakeren bidea" bidexka

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

icono pie de fotoRuta del Zumaque
icono pie de fotoPuente de la cárcel de Estella-Lizarra

Eguraldia

Ez galdu aukera Nafarroako ezinbesteko bideak ezagutzeko.

Ruta del Zumaque Zumakeren bidea Lizarratik abiatzen da, zehazkigartzelaren zubitik, "puente picudo" izenaz ezagutzen den horretatik. Ibilbidea zirkularra da eta aukera emanen digu hiriaren inguruak ezagutzeko: San Lorentzo ermitaren aztarnak, San Millan (670 m), Peñagudako gurutzea (570 m), Puyko Andre Maria basilika, Santa Barbara (565 m), Gazteluen Gurutzea (466 m.) ; toki horietatik guztietatik igaro ondoren, Gartzelaren zubira itzuliko gara, han baitago ibilbidearen abiaburua eta helmuga.

Ibilbidean zehar zumakea ikusiko dugu ezker-eskuin; udazkenean hartzen duen gorrixka kolorea da landare horren bereizgarria, paisaia erabat antzaldatzen duena.

Aipatzekoa da ibilbidea Valmayortik ere egin daitekeela: handik hartuz gero, zumake-zelaietan barrena joanen gara bide osoan.


Ba al zenekien...?

Zumakea Asiatik ekarri zen, landare hori koloragarri eta tanino natural gisa erabiltzeko larruak ontzeko. Udazkenean gorri biziz jantzi eta erraz bereizten dira, begien gozagarri.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Gartzelaren zubia

Bukaera: Gartzelaren zubia

Bidexkaren katalogazioa: Ibilbide motza

Bide mota: Bestelakoa, Lurrezkoa

Forma: Biribila

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Baliabide turistikoak
  • Iturria
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

  • Gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu eta 35 minutu. Ibilbidea Valmayortik: 4 ordu.
  • Urteko sasoirik gomendagarriena: udazkena, nahiz eta urte osoan egiteko modukoa den.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa