Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Basariko bidexka eta Burgiko arroila

Iristeko moduan
Senderismoa

Multimedia

Basariko bidexka eta Burgiko arroila
Basariko bidexka eta Burgiko arroila
Basariko bidexka eta Burgiko arroila
Basariko bidexka eta Burgiko arroila

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Bidexka honek erraketa forma du eta  Ezka ibaiaren ezker ertzetik doa, Erronkaribarren. Ibilbidean leku hauek ezagutuko ditugu: Burgiko Erdi Aroko zubia eta arroila, Lanbideen Ibilbidea eta Basariko izeidia. Pirinioetako paisaian barneratzen denez harkaitz labarretan bizi diren hegaztietako batzuk ikusteko aukera dago hemen, arrano beltz ikusgarriak, besteak beste.

Lehen tartea 2,5 kilometrokoa da, tarte zuzenaren erdian abiatzen da eta azken muturreraino doa; azkenean, joandako bidetik itzuli beharra dago. Burgiko Erdi Aroko zubian hasi eta Lanbideen Ibilbidean barna joaten da gero: han parada izanen duzu zoragarri berreraiki diren elementu etnografikoez gozatzeko informazio-panelen laguntzaz, hala nola almadia batez (egurrezko baltsa tradizionalak), txondor batez, egur-labe batez, elurtegi batez eta karobi batez.

Ibilbidean almadiek maiatz hasierako ospakizunean gainditu beharreko presa handia ikusiko duzu. Tarte horren amaieran hegaztien begiratoki bat dago. Floran garrigak eta erkametzak dira nagusi eta faunan, berriz, nabarmentzekoak dira hegazki harkaiztarrak, arrano beltza, belatz handia eta sai zuria.

Bigarren zatian bada tarte zuzen bat, joateko erabiltzen dena, beste bat biribila eta, azkenik, tarte zuzena dago berriz. Ibilbideak 6 kilometro pasatxo ditu eta aukera ematen du Basariko izeidian barneratzeko, baita, agian, basurde, orkatz eta urtxintxekin topo egiteko ere. Burgira itzultzean Errege Bide zaharra hartuko dugu, Erronkaribarko 7 herriak lotzen dituen bidea.

Nola iritsi eta mugitu

Tomar la Autovía del Pirineo A-21 hasta Lumbier. Después dirigirse hasta Navascués por la NA-178 (Puerto de las Coronas) y de allí a Burgui por la NA-214.

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Forma: Beste batzuk

Oharrak

ACCESIBILIDAD: información sobre la accesibilidad del sendero de Burgui (PDF accesible). Diagnóstico realizado por Equalitas Vitae.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria BURGUI
  • Zonaldea Pirinioak
  • Bidexka tematikoa Etnografikoa, Hegaztien Behaketa, Ibai edo iturburuen ingurukoa, Naturalistikoa
  • Luzera 8,86
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 200 m