Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Iturrietan barnako ibilbidea

Senderismoa

Multimedia

Iturrietan barnako ibilbidea
Iturrietan barnako ibilbidea
Iturrietan barnako ibilbidea
Iturrietan barnako ibilbidea

Eguraldia

Ez galdu aukera Nafarroako ezinbesteko bideak ezagutzeko.

 
Interpretazio-ibilbide hau zirkularra da eta aukera ematen du ezagutzeko zein den uraren dinamika Urbasa-Andiako Parke Naturalaren lur karstikoan eta nola azaleratzen den iturburuetan. Baliza urdin batzuek seinalatzen dute ibilbidea, baina ez du herri bidexka zenbakirik.

Ibilbidea Interpretazio Eremuan (Severinoren bordan) hasten da, errepide nagusiaren ondoan, eta Urbasako hainbat iturriren paretik igarotzen da. Mendi barrenera sartutako ur ugariak marga tuparri iragazgaitzekin talka egiten duenean, goiti joaten da eta iturriak sortzen ditu. Mendiak 1.200 Hm3 inguru ur metatzen du lur azpian.

Lehenik, fuente de los Mosquitos izenekoa ikusiko dugu, denetan ezagunena segur aski, erraz iristen delako bertara. Aurrerago, bidearen ezkerraldean, Haya de la Virgen ikusiko dugu. Handik gutxira, bigarrenera iritsiko gara,Gortasoroko iturrira, alegia: inguruan historiaurreko lanabesak aurkitu dira, orain dela ehun mila urtekoak.

Arafeko iturriraheldutakoan, Artzainen Ibilbidetik aldenduko gara, argindarraren kableak markaturiko linea utziz eta ezkerretara hartuz. Zudaireko errepidea kontu handiz zeharkatu eta gero, Arenalgo iturria aurkituko dugu ubala (hondoratze karstiko) batean.

Handik, aitzina segituko dugu Basauntziturrirantz. Gero, Regajo de los Yesos delakora iritsiko gara eta, zubia igarota, mahai panoramikorantz igoko gara.




Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Interpretazio eremua (Severinoren borda)

Bukaera: Interpretazio eremua (Severinoren borda)

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Biribila

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Informazio-gunea
  • Seinaleak

Oharrak

  • Iraupena, gutxi gorabehera: Ordubete.
  • Urteko sasoirik gomendagarriena: urte osoa. Botak edo oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da. Neguan elurra egon daiteke.
  • Deskarga itzazu Nafarroako ezinbesteko bideen track-ak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da