Adreiluzko jauregi-gotorleku gotikoa, harrizko ezponden
gainean egina; mosen
Pierres de Peralta nobleak eraiki zuen1420. urtearen aldera, Karlos III.a Prestuaren erreinaldiaren
azken urteetan.
Lubanarroek bere gotorleku-izaera sendotzen
dute, nahiz eta
1513. urtean Fernando II.a Katolikoak Faltzeskomarkesgoa eratu zuenetik gaztelua bertako nukleo eta buru bilakatu, eta izaera gerlaria galdu zuen hein handi batean; izan ere, bizilekua izatea helburu zuen gaztelu-jauregi bihurtu zen.
Eraikina,
Interes Kulturaleko Ondare izendatuta dago, eta lauki
formako oinplanoaren gainean dago eraikita; harlanduzko basamentua du, ezpondan egina, eta gainerakoa adreiluzkoa da. Lau zokoetan prisma itxurako dorre sendoak altxatzen dira, eta tarteko beste dorre batzuk ere badaude; nabarmentzekoa da dorre nagusia, aurrealdeko fatxadan.
Barnealdean kapera nabarmentzen da, bere pinturak gorde dituena (XVI. mendea), bai eta arma-patioa ere -horren inguruan zenbait areto daude-. Ezaguna da 1516an gertatutakoa; Ana de Velasco markesak aurre egin zion ausarki Villalba koronelari, eta Cisneros kardinalak agindutako eraistea gauzatzea galarazi zion.