Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Goragune enblematiko batean dago, eta jende guztia joateko modukoa da; bertatik Tuterahiriaren gainek ikuspegi ederra dago,eta, besteak beste,bere ospe handiko baratze-eremua ("la mejana" esaten zaio), Errege Bardearen Natur Parkeaeta Ebro ibaia ikusten ahal dira.
Burdinaren II. Arotik bizi izan da jendea bertan, eta Erdi Aroan Antso VII.a Azkarraren bizilekua izan zen errekonkista egin eta gero; Nafarroako Karlos III. Prestuak handitu egin zuen XIV. mendean, eta Cisneros kardinalak suntsitzeko agindu zuen XVI. mendean, Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren. Geroago, jendez hustu eta karlisten gotorlekua izan zen XIX. mendean. Gaur egun, eraikin nagusiak dirau zutik; XX. mendeko 1940ko hamarkadan Jesusen Bihotz Sakratuaren omenez egina den estatua bat dago gainaldean.