Ikusi eta egin

Ubabako behatokia

Behatokiak

Multimedia

Ubabako behatokia
Ubabako behatokia
Ubabako behatokia
"Pilatosen balkoia" izenez ezagutzen da,  eta Urbasa-Andia Natura Parkearen hegoaldean dagoen behatoki ikusgarria da. Bertako zorabiozko amildegitik Ameskoa ibarra eta Urederraren iturburuaren bidea ikusi daitezke, Paisaien Bidearen zati dena.

Ibilbide bat doa amildegiaren ingurutik, distantzia zuhur batera. Beste bide batzuk Urbasa-Andia mendian sartzen dira bete-betean, eta plataforma alderik alde gurutzatzen dute iparraldeko amildegietaraino.

Dudarik gabe, mendizale, ibiltari eta zikloturistentzako lurraldea da. Urteko edozein garai da egokia bazter horretaz gozatzeko; hala eta guztiz ere, elurra dagoenean ez joateko gomendatzen da errepidea itxita izaten delako eta arriskutsua izaten ahal baita.

Inguruan aparkalekua dago.

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

NA-718 Lizarra-Olazagutia errepidetik heltzen da, Natur Parkean barna. Goiko ordokira heltzean aparkaleku bat dago, amildegitik 150 metrora.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da