Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
770 metroko altueran dago behatoki natural hori, eta ikuspegi bikaina dago bertan: iparraldera, hiriburua eta Pirinioetako mendiak; eta hegoaldera, zereal-soroak eta historiaz beteriko Erdi Aroko herriak. Donejakue bideaosatzeko asmotan Iruñetik heldu diren erromesek ezinbestez igaro behar dute handik Gares herrira joateko.
Haize bizia ibiltzen da askotan; horregatik, Nafarroako lehen haize-parkea jarri zen Erreniega mendian.
Behatokian badago argibideak ematen dituen mahai bat "Donejakue Bideko Monumentua" multzo eskultoriko paregabe eta iradokitzailearen ondoan; multzoko eskulturak tamaina naturalekoak dira, Vicente Galbetek eginak Txapaz eginak dira, eta garai desberdinetako erromesen segizio bat irudikatzen du, haize-erroten lerroarekin gurutzatzen diren unean. Obran ageri den testuak zera dio: "Hemen bat egiten dute haizearen bideak eta izarrenak".