Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Urederraren iturburua

Iturburuak/Ibaiak

Multimedia

Urederraren iturburua - Cascadas del Urederra
icono pie de fotoCascadas del Urederra
Urederraren iturburua - Observando el Urederra
icono pie de fotoObservando el Urederra
Urederraren iturburua - Nacedero del Urederra
icono pie de fotoNacedero del Urederra
Urederraren iturburua - Sendero Urederra
icono pie de fotoSendero Urederra
Argazki guztiak ikusi

Eguraldia

Medidas de precaución COVID 19:

  • Se va a proceder a gestionar la llegada de los visitantes por franjas horarias que les serán notificadas por correo electrónico y no se va a permitir el acceso fuera de las mismas para evitar posibles focos de contagio.
  • Para la apertura de este Espacio Natural Protegido, tanto el Departamento de Desarrollo Rural y Medio Ambiente del Gobierno de Navarra como el Concejo de Baquedano han implementado un Plan de Contingencia frente al COVID-19.

Cascadas del Urederra Urederraren iturburua Lizarrako iparraldean dago eta Urbasa-Andia Natura Parkea mendigune karstikoan sortzen den akuiferoaren irteera naturala da.

Bidea Bakedao herriaren sarreran dagoen harrera-eremuan hasten da. 6,2 kilometroko luzera du (joan-etorria) eta 90 metroko desnibela. Eremu hartan aparkalekua eta turismo informazio-gunea daude.

Baso-pista hartu eta langa bat igaro ondoren, bidea bitan banatzen da. Joaterakoan, ezkerreko bidea hartzea gomendatzen da, ibaitik hurbilago doana; eta bueltatzerakoan, ekialdeko bidea, goragotik doana. Ibilbidea ibaiaren norabidearen kontrakoa da, eta iturburutzat hartzen den ur-jauzitik metro batzuetara bukatzen da.


2 ordu eta erdiko paseoa da, pagoak eta ur-jauzi eta turkesa-koloreko putzu ugari dituen baso trinko bat zeharkatzen duena. Putzuak fenomeno karstikoaren ondorioz sortzen dira, eta, hortaz, ura harrietako pitzaduretatik sartzen da eta lurraren erraietatik behin eta berriro ateratzen da.

Ba al zenekien...?

Nafarroako Paisaien Bidea. Ura eta Behatokiak. izeneko bidean hautatutako 35 baliabideetako bat da.

Kokapena

Oharrak

  • Bidexkak 6,2 km-ko luzera du osotara (joan-etorria), eta 90 m-ko desnibela.
  • Gutxi gorabeherako iraupena: 2h30'.
  • Lurra nahiko irregularra denez, oinetako erosoak eramatea gomendatzen da, eta, euria egiten badu, kapusaia.
  • Bidexka ez da egokia mugimendu urria duten pertsonentzat ez eta haurrentzako aulkitxoentzat ere.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da