Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Urdazubiko Errota

Errotak

Multimedia

Urdazubiko Errota
Urdazubiko Errota

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


X.-XI. mendeetan, altuera handiko, zelai berdeetako eta ur gardenetako Nafarroako lur hauetan, monjeek monasterioa altxatu zuten, eta ez zuten etsiko, geroztik aurrera, leku hau erabat garatu arte. Monjeek ubideak eta zubiak eraikitzeari ekin zioten, eta hortik dator izena: Urdazubi (ur eta zubi). Horri esker, baita errotari esker ere, burdina landu eta aleak ehotzen zituzten.

Hala ere, monasterioak zuen ospeak ez zuen betiko iraun, mugatik gertu egotean arpilatzeak eta suteak pairatu baitzituen. Hala eta guztiz ere, errota egoera ezin hobean dago, XVIII. mendean berreraiki zenetik.

Ubidea herriko parterik zaharrena da; hasieran, monasterioaren jabetzapean zegoen, eta bertako baserriek XVIII. mendera arte ez zuten erabili. Errotariak "saskitoa" edo lakaria jasotzen zuen lanaren truke.

Gaur egun, bisitariak denboran zehar lekualdatzeko aukera aparta du, errota bere begien aurrean dabilen bitartean. Urak ehotarriak indarrez bultzatzen ditu behar bezala mugi daitezen, eta bira ematen duen bakoitzean garia eta artoa ehotzen ditu, galirina eta arto-irina eginez. Honela, gure arbasoek, errotariek, aleetatik irina lortzeko egiten zuten lana eta ahalegina susma dezakegu, irinak erabilera anitz zuelako.

Bisitak, bestalde, San Salbatore monasterio erromanikoaren klaustroa eta garai bateko sorgailu elektrikoa ikusteko aukera ematen du; gaur egun sorgailuak ez du erabilerarik, baina, 1901. urtetik aurrera, Urdazubi eta Ainhoa herriak argiztatu zituen.

Xarmaz beteriko herri hori zeharkatzen duen ubidearen ertzetik ibiltzerakoan agerian dauden jauregiak ikusi ahal izateaz gain, Leorlas auzoan dauden kobazuloetan barneratuko zarete; barruan topatuko dituzuen formazio geologiko ederrek eta silexak duela milaka urte gizakiak bertan bizi zirela gomutara ekarriko dizuete!

Kokapena

Bisita gidatua

Deskripzioa:

Visita guiada al molino

Bisitaren prezioa:

  • Adultos: 4€
  • Niños (5-14 años): 2€

Ordutegia - Primavera:

  • Imprescindible reservar con antelación en el 948599070 (oficina de turismo de Urdazubi).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa