Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu. KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lizarraketa Tuterakiragan historiko oparoa dutela biziki antzematen da bertako kaleetan barna ibiltzean, bertako legatu monumentala ikusteko aukera egoten baita. Beharbada, zailxeagoa da asmatzea bere historiaren zati handi bat bertako auzo juduetan bizi izan zela, eta, horregatik, bi herriak Caminos de Sefarad auzo juduen Espainiako elkarteko kideak dira.
Haien iraganaldiko parte horretara hurbildu ahal izateko, urtero Kultura Juduaren Jardunaldia egiten da Europa guztian. Jarduera ugari egiten dira, hala nola bisita gidatuak garai bateko auzo sefardietara, dastatze gastronomikoak, kosher ardoaren katak edo musika-kontzertuak, besteak beste.
Murgildu egun batez kultura juduaren onenean, Shalom!
Ba al zenekien...?
Algunos de los muros de las calles de la Judería de Tudela han sido protagonistas en los festivales de Avant Garde.
Kokapena
Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da