Urbasa-Andia parke naturalaren begirada zorrotzaren pean, milaka urte dituen
Ameskoa ibarra babesten da, Estellerrian; bertan habitat ugari daudenez, Batasunaren Intereseko Lekuaren (BIL) kalifikazioa eman zaio bere lurraldearen bi hereni. Haien artean, nabarmentzeko modukoak dira
Urederrako iturburuko ur turkesak.
Ameskoabarrenak eta Ameskoagoienak osatzen dute ibarra, eta guztira hamaika herri daude: Larragoa, Aranaratxe, Eulate, Ekala, San Martin, Zudairi, Barindao, Bakedao, Artatza, Gollao eta Urra. Urtero arduratzen dira
ibarraren festa antolatzeaz, txandaka; jardunaldi atsegina da, mugarri bat kokatuz abiatzen dena, eta gero haurrentzako jolasak, herri kirolaren erakustaldia eta musika asko egonen dira, besteak beste.
Baliatu aukeraz Nafarroako bazter hori ezagutzeko.