Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Salting Iruña

Ohe elastikoak

Eguraldia

Salting Iruña zentroa eremu zabal-zabala da, 37 ohe elastiko horizontal eta 19 bertikal dituena; jauzika gozatzeko eta jarduera ludikoa eta/edo kirola egiteko diseinatuta dago. Zentroak apar-gomazko blokeak dituzten bi igerileku ditu, eroriko suabea eta arina ziurtatzen dutenak.
Hainbat jarduera eskaintzen dira:
 
Salting free: jauzika aritzeko nahieran eta nahi adina denboraz.
Salting Air Dance: musikaren erritmora jauzika aritzeko, eta kaloriak erretzeko modu dibertigarri batez. Monitoreek gidatzen dute jarduera hori.
Salting Smash: saskibaloian aritzeko, baloiak ohe elastikoetatik jaurtiz saskietara.
Salting acrobacia: jauziak eta piruetak egiten eta akrobazien mundua ezagutzen hasteko, monitoreen laguntzarekin.
Salting party: zure urtebetetze-festa ospa dezakezu monitore baten laguntzaz; primeran pasako duzue harekin batera era askotako jarduera hegalariak eginez.
 

Ba al zenekien...?

Se trata del mayor centro de ocio y deporte de la Comarca de Pamplona.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da