Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Aire zabaleko Henri Lenaerts eskultura-museoa

Iristeko moduan
Museoak / Artistikoa, Egile bilduma

Eguraldia

 
Henri Lenaerts nazioartean ezaguna den eskultorea da, bereziki bere jaioterrian, Belgikan, non bere obrak toki publiko garrantzitsuetan aurki daitezkeen.
Eskultoreak bere bizitzako azken 35 urteak bere emazte Pauletterekin igaro zituen Irurre herriko XVII. eta XVIII. mendeetako harlanduzko fatxadako etxe batean.

Etxeak Gesalatz Haranera, Allotzko urtegira eta Urbasa mendilerrora duen ikuspegia bikaina zen bere zaletasunak praktikatzeko: filosofia hinduista, meditazioa, gogoeta eta esperientzia estetikoa.

Bere etxeko lorategia, 1.500 m2-koa, bere emaztearen omenezko aire zabaleko museo bilakatu da. Guztira 22 eskultura daude, brontzezkoak eta estilo figuratiboan eginak eta era kronologikoan eta gaika antolatuak. Eremu naturalera egokitzen diren moduagatik eskulturetan zehar ibilaldi atsegin bat emateko toki ezin hobea da.

Kokapena

Oharrak

ACCESIBILIDAD: información sobre la accesibilidad del Jardín de Paulette (PDF accesible). Diagnóstico realizado por Equalitas Vitae.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da