Santa Ana zezenguneak mota guztietako
zezen-ekitaldiak kudeatzeko, prestatzeko, egiteko edo garatzen laguntzeko aukera ematen du. Horretarako, denetarik dute bertan: segurtasun arloko langileak (unaiak, dobladoreak...), osasun arlokoak, toreoaren profesionalak, errekortadoreak, nobilleroak, eta, jakina, zezen suharrak ere bai.
Ikuskizun ugari ikusteko parada eskaintzen dute, bai bertako instalazioetan, bai edozein
herritako zezen-plazan, besteak beste, errekortadoreen edo uztaien lehiaketak, txarlotadak edo bigantxak eta nobilladak.
Gunean landako festa pertsonalizatuak egiten dituzte, esate baterako, enpresa-afariak, ezkondu aurreko agurrak, lagunen bilkurak edo kirol klubetako taldeak. Horietan guztietan menuak, bigantxak eta bestelako zerbitzuak tartekatzen dira, esate baterako, orkestren edo DJen kontratazioa, eta abar.