Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Elgorriaga bainuetxea

Eremu termoludikoak / Bainuetxea

Multimedia

Elgorriaga bainuetxea
Elgorriaga bainuetxea
Elgorriaga bainuetxea
Elgorriaga bainuetxea

Eguraldia

Oharpena

CERRADO


Elgorriagako iparraldean -Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen herrixka- lur-sail zabala dago, eta bertan ur mineraletako iturburua dago. Europako ur gazienak dira, eta 14º eta 16º C bitarteko tenperatura dutela azaleratzen dira. Likido hori osasuna hobetzeko baliatze aldera, plaza formako zenbait eraikin sortu dira bertan. Kolore inguratzailea erabili da lokalean, harmonia eta oreka sentitzeko bertara sartu bezain laster.

Besteak beste, honako instalazio hauek guztiak dituzu Elgorriagan gozatzeko: masaje-kabinak, hidromasaje-piszinak, bainu turkiarrak, saunak, dutxak zenbait tratamendu egiteko, flotagarritasun-piszina, atseden-galeria, solariuma, gimnasioa, bai eta hotel bat ere. Bainuetxeak programa osatu bat eskaintzen du, esate baterako, hidroterapiako tratamenduak, ekialdeko masajeak eta kabinako zerbitzuak -adibidez, txokolate edo oliba bidezko terapiak-.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da