Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Energia Ikasgela

Erakusketa aretoak / Bestelakoa, Monografikoa

Multimedia

Energia Ikasgela
Energia Ikasgela

Eguraldia


Castejóngo Bihotz Sakratuen mojen garai bateko kaperan jarria, Energia Ikasgela halako ezaugarriak dituen lehenbiziko gela da Nafarroan. Hango hamaika esparru bereiziren helburua da, alde batetik, bisitariari energia sortzeko moduei buruzko heziketa ematea eta, bestetik, energia behar bezala erabiltzeko beharraz sentiberatzea. Era berean, ondoko baliabideak ditu erakusketak: testuak, hiru dimentsiotako ikus-entzunezkoak, maketak, argazkiak, ordenagailuko jolasak eta esperimentuak.

Energiaren garrantzia, inguruan ditugun gauzekin horrek duen lotura eta gizakiaren bilakaera lantzeaz gainera, bisitaria elkarreraginean aritu ahalko da hainbat esperientzia dibertigarri eginez. Hartaz, ikusleak petrolio mota desberdinak usaindu, putz egitean sortzen den energia neurtu, eta eguzkiak sortutako energiak auto bat nola mugitzen duen ikusi ahalko du han. Jarduerarik bitxienetariko bat da bizikletaren pedalak eragitean egindako esfortzua energia elektriko bihurtzen duena. Horri esker Energia Ikasgelan barnako ibilaldia jarduera ludikoa da, jolas kutsua duena.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa