Bi harribitxi ditu
San Martin Unxek: ardo gorria, alde batetik, eta Tourseko San Martin elizako kripta erromanikoa, bestetik.
Ardo Gorriaren Eguna aukera paregabea izaten da lehena gozatzeko eta bigarrena ezagutzeko.
Festa horretako ekitaldiek egun osoa betetzen dute, baina, zalantzarik gabe,
txistor-jatea eta
ardoen dastaketa jendetsuenak izaten dira. Artisautzak eta musikak herriko kaleak kolorez janzten ditu, eta ardo gorria protagonista da, udalerriko lau upategietako ardo beltzekin eta zuriekin batera. Era berean, fruta-gustuko edari horri buruz jakinaren gainean mintzatzeko eta hura gozatzeko, ikastaro bat egiten da interesdunek ardo dastaketan lehen urratsak egin ditzaten.
Herrian eta bertako upategietan barnako
bisita gidatuek osatzen dute programazioa. Tourseko San Martin elizako
kripta erromanikoa, Nafarroan hobekien zaintzen den ederrenetariko bat, jardunaldiaren bukaera kulturala izaten da.