Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Sokadun zezena

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Patroi jaiak

Multimedia

Sokadun zezena - Foto cedida por David Encina
icono pie de fotoFoto cedida por David Encina
Sokadun zezena - Foto cedida por David Encina
icono pie de fotoFoto cedida por David Encina

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

Foto cedida por David Encina
Lodosan, irailean, Larritasunetako Ama Birjinaren jaietan (hilaren hirugarren igandean), Nafarroako ekitaldi bitxienetako bat egiten da: "sokadun zezena". Ohitura XIX. mendetik dator, herritarrek, bere zaindaria omentzekotan, zezenko bat ekarri zuten hartatik.

Goizean behin eta arratsaldean beste behin, zezen handi bat adarrak lotzen dizkion sokatik libratu nahian batera eta bestera dabil herriko karriketan. Nahiko lan, gazte batzuek trebezia handiz ibiltzen baitute soka hori, bidenabar zezenaren oldarrak galaraziz.

Udaletxe ondoko plaza da lasterraren abiapuntua, baina handik aurrera noranahi joan daiteke zezen-festa, inolako hesirik ez baita jartzen herrian. Gazteen trebezia eta zezenaren aurreko mozoen lasterrak ikusgarriak dira benetan, ordubete inguru dirauen ospakizun honetan.

Gainera, eszenatoki honetan bertan Pikilloaren Eguna ospatzen da, nola ez, bertako "urre gorria" protagonista izaki. Izan ere, Lodosako Piperra, bikaina bai naturalean bai kontserban, Nafarroako Jatorri Izendapenaren baitan dago, eta Nafarroako gastronomiaren izarrenetako bat da. Lodosara noiznahi hurbiltzeko beste erakargarri bat.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria LODOSA
  • Zonaldea Erribera
  • Esteka interesgarriak
  • E-posta desarrollolocal@lodosa.es
  • Mota Patroi jaiak
  • Intereseko adierazpena Nafarroako Interes Turistikoko Jaia
  • Data
    • 2020/09/17 - 2020/09/20
    • 2020/09/26 - 2020/09/27
    • 2020/10/03 - 2020/10/04
    • 2020/10/10 - 2020/10/11