Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa

Iristeko moduan
Museoak / Etnografikoa

Multimedia

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa
Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa
Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa

Eguraldia


Merezi du Olloibarrera joatea. Iruñetik kilometro gutxira dago. Bertako ingurune ederra eta lasaia gozatze hutsak merezi du, baina, gainera, hango herri txiki batean, Artetan, Museo Etnografikoa dago, interesgarria eta objektuz betea. Fantikorena da horren egoitza, XVII. mendeko etxebizitza bat, ibarreko herri arkitekturaren ereduari jarraikiz eraikia.

Artetako Museo Etnografikoak pieza etnografiko anitz ditu, Erdi Arotik 30 eta 40ko hamarraldietan makinismo automatizatua agertu arterainokoak , Nafarroako lurralde historikoari dagozkionak. Bildumak bisitariari lagunduko dio Komunitatearen iraganeko herri jakintzan sakontzen.

Gaika antolatuta dauden bertako bilduma aberatsek forja, zur eta buztinezko tresna anitz aurkeztuko dizkigute, besteak beste: josteko makinak, lanabesak, jostailuak eta antzinako Nafarroako Erresumako txanpon sorta bat. Horiei esker lanbideak, jolasak, jantziak eta ohiko bizimoduei buruzko kontu guztiak ezagutuko ditugu. Halaber, museoan erakusten dira bere sortzaile eta egungo zuzendari José Ulibarrena Arellano eskultorearen zenbait pieza.

Kokapena

Oharrak

ACCESIBILIDAD: información sobre accesibilidad del Museo Etnográfico del Reino de Pamplona (PDF accesible). Diagnóstico realizado por Equalitas Vitae.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da