Ostegun santuko goizean zehar, Kristoren pasioaren antzezpen biziduna biltzen dute
Andosillako kaleek. Hogeita hamar bat bertako aritzen dira horretan. Orain dela hamarkada bat baino gehiago hasi zen egiten, Javier Leoz parrokoaren ekimenez, eta nahiko finkatuta dago jadanik.
Hasteko, Pilatosen judizioa dago, herri hebrearraren aurrean (herriko kintoak dira hebrearrak).
Gero, Kristok gurutze astuna (100 kilo baino gehiago) hartu eta geldo-geldo, nekearen neke abiatzen da plazaraino iritsi arte. Plazan, gurutziltzatu egiten dute, lapurren ondoan.
Gurutzefikatzea da, noski,
unerik hunkigarriena, oso modu errealistan egiten baita. Bidean zehar jarritako megafoniari esker, partehartzaileen elkarrizketak aditu daitezke zuzenean. Pasio bizian antzezten dituzte pertsonaia biblikoak.
Ekitaldia egin eta gero,
azoka hebrearra dute eskura bisitariek, Napar Bideak elkartearen eskutik.