Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Erronkariko NIZ

Naturaren interpretazio guneak / NIZ

Multimedia

Erronkariko NIZ - CIN Roncal
icono pie de fotoCIN Roncal
Erronkariko NIZ - CIN Roncal
icono pie de fotoCIN Roncal

Eguraldia

CIN Roncal
Naturaren Interpretazio Zentro hori Nafarroako Pirinioen erdi-erdian, Erronkarin, dago, Turismoko Bulegoan, hain zuzen. Erronkari Julian Gayarre tenor ospetsuaren jaioterria da. Zentroak gizakiak ibarreko baliabideetan duen esku-hartzea eta bertako ekosistemen kontserbazioa aztertzen ditu. Adierazgarririk onena Larra-Belaguako Natur Erreserba da.

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroak hiru solairu ditu. Haietan, panelak, maketak, jolas elkarreragileak eta holograma bat (artzain batek Erronkariko mendietako bizimodua kontatzen du) daude eta, horiei esker, Erronkaribarreko historia eta bilakaera hobe ulertuko ditugu.

Beheko solairua. Lurraldeko geografia, natura eta kulturari buruzko informazio orokorra, bai eta inguruko dokumentazio turistiko eta ingurumenezkoa ere. Beheko solairutik, ibarreko hegazti harrapari nagusien erreprodukzioak ikusten ahal ditugu.
Lehenengo solairua. Hemen ezagutuko dituzu natur ingurunearen ezaugarriak eta giza bizitza Erronkari ibarrean. Hartzaren bizitza, landare eta animalia adierazgarriak, almadien historia eta transhumantzia.
Bigarren solairua. Diaporama batek eta tresna zein lanabes tradizionalez osatutako erakusketa etnografiko batek Erronkari ibarreko bizitza sakonago ezagutzen lagunduko dizute.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa