Zangozako eskualdean dago energia berriztagarrien eremua, hain zuzen ere energia berriztagarriak gehien presentzia duten Nafarroako aldean. Iturri berriztagarri ugari daude bertan, eolikoa, eguzkikoa, zentral txikiak eta biomasa, adibidez.
Zentroa
Oibarko Erdi Aroko herriko zinema areto zaharrean dago, San Pedro elizaren ondoan. Eraikuntza bera, energia iraunkorreko adibide ezin hobea da, harria, zura eta teila zaharrak erabiliz egina baita, eguzki-panelak ditu, eta
eraikin publiko bateko lehen biomasa galdara dauka.
Lekuak erakusketak jartzeko bi gela handi ditu eta ikus-entzunezkoen gela bat. Informazio panelak, energia berriztagarri mota bakoitzeko maketak eta bideoak ditu lagun gai honen jakin-minez hara hurbiltzen denak. Zentzu honetan, "Zure Energia Berriztatu" erakusketak, giza garapenean energiak izan ohi duen garrantzia deskubritzeko gonbitea egiten du.
Gelatik bisitak antolatzen dira eskualdeko energia berriztagarrien instalazioetara, eta "zerorrek egin" lelopean, erregai naturalak erabiliz esperimentuak egiten dira. Bisita hau baino hoberik ez dago
zure energia berriztatua izan dadin.