Iruña munduko zinema dokumentalaren erdigunea bilakatzen da
Punto de Vista zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdiari esker, urtean sei egunez ospatzen baita, otsailean. Urteko egutegiaren lehen hitzordu zinematografikoetako bat da, eta, aurreko denboraldiko onena biltzeaz gainera, biziki apustu interesgarriak egiten dira etorkizunari begira. 600dik gora ekoizpen aurkezten dira urte bakoitzean, baina bakarrik hogei bat aukeratzen dira lehiaketan parte hartzeko.
Sail Ofiziala zabalik dago
fikzioa ez den zinema-estilo garaikide sorta zabala hartzeko, baldin eta, Jean Vigok esaten zuen bezala, "begiak irekiaraziz, itxuraz harago ikusten laguntzen badigute". Eta lehiaketaren espiritua? Zinemagileak saiatzea, beren filmetan, jada jorratutako bideetatik kanpo joaten, betiere konpromiso etiko garbia adieraziz.
Hortik abiatuta, askatasun osoa bai forman, bai edukian. Epaimahaiak kalitatea eta originaltasuna baloratuko ditu, arreta berezia eskainita proposamen ausartei eta bilatzaileei. Sarrera librea da hitzaldi eta aurkezpenetan, eta filmak ikusteko sarreraren prezioa, oso merkea.