Ultzama haraneko bazter lasaietatik noraezean ibiltzea erabaki baduzu, Nafarroako etxe gozoenetako bat ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Hurbildu zaitez
Eltso herrira, ehunka urteko
Orgiko hariztitik hurbil. Etxebizitza eder-ederra aurkituko duzu,
bertako herri arkitektura tipikoari jarraiki egina. Nagusiak, Isabel Telleríak, erleen eta erlezaintzaren mundu erakargarrira hurbiltzeko aukera emanen digu.
Museoak
erle-laborategia biltzen du, eta hor ikasiko dugu nola bizi diren erleak, nola egiten duten eztia eta nola ateratzen eta dekantatzen duten erlauntzetatik. Goiko solairuko erakusketak erlezaintza munduaren historia denboratan barna erakutsiko digu.
Bisitariak denda bat du eskura, Nafarroako loraketa desberdinetako
artisau-ezti gordinak, ezti-marmeladak, txokolateak, xaboiak, kremak, argizariak eta erlauntzako beste produktu batzuk (propoliak, polena, ezkoa edo erregina-jelea) erosteko.
Oharrak
**Artisautza produktuak zuzenean saltzen dira: eztia, argizariak, polena, erregina-jelea, txokolatea eztiarekin...