Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

2020KO UDAKO JARDUERAK

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak

Multimedia

2020KO UDAKO JARDUERAK
2020KO UDAKO JARDUERAK
2020KO UDAKO JARDUERAK
2020KO UDAKO JARDUERAK

PROGRAMA

Jarduera-programa erakusten duen webgunea

Uda honetan ez duzu etxean geratu beharrik. Nafarroak  jarduera-programa zoragarria prestatu du 2020ko abuzturako eta irailerako, familiek, bikoteek, hiritarrek, janarizaleek, natura edo kultura biziki maite dutenek... eta, oro har, bisitan etortzen zaizkigun guztiek beren neurriko jarduera bat aurki dezaten.

Entzuidazu, nahi baduzu, kontatzera noan guztia...

Oinez ibili nahi zenuke Errege Bardeako basamortuan barrena? Edo hobeto dantza-emanaldi bat ikusi monasterio batean edo zirkua, oihanean? Beharbada, nahiago duzu bizikletaz ibilbide eder bat egin familiarekin, Donejakue bidean. Edo bisita gidatua, Iruñeko eta Irati oihaneko sekretuen berri jakiteko. Edo, agian, gustukoago dituzu olioarekin nahiz ardoarekin loturiko esperientzia gastronomikoak.

Ezin konta ahala aukera dago, baina agian hobe duzu Uda bizi… oinak hodeietan webgunean sartu eta hala xehetasun guztien berri izan. Ikus ezazu eguneroko programazioa, eta erreserba eskatu, nahi duzun jarduerarako; haietako asko zenbait hizkuntzatan gauzatzen dira.

Eta lasai egon, jarduera guztietan izanen baitira segurtasun-neurri egokiak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Inprimatzeko fitxa

Informazio praktikoa

Hemendik hurbil