Tutera arduratzen da "Inverdura" ekimen gosegarriaz, neguko barazkiak ezagutarazi nahian. Erriberako hiriburuko jatetxeen menuek brokolia, kukuluak, azalorea, zerba, kardoa, aza, potxak, orburuak, txikoria eta borraja izango dituzte protagonista.
Jardunaldien osagarri, jarduera ugari antolatu dira, hala nola hitzaldiak,
sukaldaritzari buruzko tailerrak,
bisita gidatuak hirian barna, irteerak Tuterako erraldoi-konpartsarekin eta omenaldiak; haurrentzat ere prestatu dira, jakina, Mejanako baratzeetako produktu zoragarrien garrantziaz jabe daitezen.
Jardunaldiak ahogozatu nahi?