Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Ehizari buruzko Gastronomia Jardunaldiak

Festa, tradizio eta hitzordu interesgarriak / Jarduera gastronomikoa

Multimedia

Ehizari buruzko Gastronomia Jardunaldiak
Ehizari buruzko Gastronomia Jardunaldiak

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.


Udazkena heldurik, Nafarroako mendebaldeko Pirinioetako erakargarri nagusietariko bat da ehiza. Kirol horretan aritzea eta kalitate oneko mahaia maite dutenek ezinbesteko hitzordua dute urrian eta azaroan.

Baztan, Malerreka, Bortziriak, Bertizarana eta Xaretako hainbat herrik menu gozoak eta erakargarriak eskaintzen dituzte, denboraldiko ehiza produktuekin onduak. Herriko errezetak izaten dira, goi mailako sukaldaritzarekin bat eginik, ahosabai eta sakela guztiek gozamena hartzeko modukoak. Bertizko Turismo Partzuergoak urtero antolatzen du ekimena.

Eskualdeko turismo eskaintza osatzeko, Etxalarko usategietako bisita gidatuak ditugu. Usoak sareekin ehizatzeko antzinako ohitura oraindik ere erabiltzen da han. Bisitetan azaltzen dira ehiza modalitate horren sekretuak, metodoak eta sorrera. Usategiak Larun eta Arxuri mendien arteko lepoan daude, Etxalarren eta Lapurdiko Sara herriaren artean, Iarmendi mendiko magalean. Dorre altuak dira, eta horien gainean zelatan ari diren ehiztariek paletak jaurtitzen dituzte, iragaten diren usoak sareetara bideratzeko.

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Telefonoa 948592323
  • E-posta info@baztan-bidasoa.com
  • Mota Jarduera gastronomikoa
  • Data
    • 2020/10/16 - 2020/11/30