Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Kultur

Jaialdiak eta egitarauak / Dantza, Genero anitz, Musika

Multimedia

Kultur - Kultur 2019
icono pie de fotoKultur 2019
Kultur - Kultur
icono pie de fotoKultur
Kultur
Kultur - Actuación de Kultur en Orgi
icono pie de fotoActuación de Kultur en Orgi

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

Kultur 2019 Antzoki bateko jarleku inpertsonala alde batera utzita, nahi zenuke luxuzko agertoki batean kontzertu edo bestelako adierazpen artistiko batez gozatu?
 
Kultur programari esker, hori errealitate bilakatzen da udaro Nafarroan, natura- zein ondare-interes handiko lekuetan egiten baita hura.
 
Ekimenak programa aberats batez gozatzeko aukera ematen dizu, gehienetan dohainik; horrela, Nafarroako adierazpen artistiko eta tradizionalen emanaldiak eskainiko dizkizute baso, monasterio, gaztelu, tenplu eta herri ederretan.
 
Aurten, musika izanen da berriz ere Kultur programaren ardatza, eta folk, jazz, ganbara-musika, abesbatza, pop eta beste soinu batzuen hotsak entzunen dira Nafarroako bazter eder eta enblematikoenetan.
 
Gainera, jardunaldiaren osagarri, bertaratutakoek turismo-jarduera bat egiteko aukera izanen dute herri bakoitzean, ekitaldi horretarako propio prestatua. Esperientzia zoragarria da halako paraje ederretan kontzertu batez gozatzea, hala nola  Orreagako Kolegiatan, Otsagabiko plazan,  Zugarramurdiko leizeetan, Irantzu, Leire edo La Olivako monasterioetan, Martzillako gazteluan, Zangozan, Uxuen, Garesen  edo Donamariako Jauregian.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Web
  • Telefonoa 848424689 - 948217012
  • E-posta cultur@navarra.es
    rrebole@navarra.es
  • Mota Dantza, Genero anitz, Musika
  • Data
    • 2019/06/21 - 2019/09/07
      2020 zehaztu gabe.