Ikusi eta egin

Bodega de Sada

Gastronomia / Upategiak

Multimedia

Bodega de Sada
Bodega de Sada - Viñedos de Bodega de Sada
icono pie de fotoViñedos de Bodega de Sada
Bodega de Sada - Barricas de Bodega de Sada
icono pie de fotoBarricas de Bodega de Sada

Eguraldia


Zareko Upategia, 1939. urtean sortu zen, Kooperatiba Mugimendu Katolikoaren bitartez, eta Zare, Aiesa eta Morionesko 129 mahastizain barne hartzen zituela. Mahatsa beste upategi batzuei saltzen zieten, soltean 2001. urte arte; izan ere, orduan, egiten duten ardoa botilatzeko asmoa izan zuten.
Mahastiek 600 hektareatik gora hartzen dute; eremuaren %70 garnaxa barietateak betetzen du, eta gainerakoa tempranillo, cabernet eta merlot barietateei dagokie.
Ardoa egiteko prozesuan makina modernoak erabiltzen dituzte, eta bai tradizioaz bai berrikuntzez baliatzen dira. Botilatzeko habearte bat daukate, bai eta ardoa zahartzeko beste bat ere, haritz amerikarrezko zein frantziarrezko 1.000 upel dituena.
"Palacio de Sada" eta "Sada" dira lehen markak. "Oyondoa" marka ere badute, ardo onduentzat eta gazteentzat, hala nola "Viñaru" beltz eta gorria.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: de lunes a viernes, de 8:30 a 14:00 y de 15:00 a 17:00. Sábados, de 10:00 a 13:00. Verano, sólo mañanas.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da