Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Jarduerak eta esperientziak

Bisita gidatuak Erriberrira

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

Visita guiada al castillo-palacio Erriberri hiria den arren, herri baten antza du. Nafarroako Erdialdean dago eta 3.000 biztanle inguru ditu. Bisitak Erdi Arora eramango zaitu, torneoak, erregeak eta printzesak, magoak eta juglareak zeuden garaira... Bisita ezinbestekoa da eta, tokiko gidariek kontatzen badizute, are gehiago disfrutatuko duzu.

BISITA MOTAK:

  • "Erriberriko sekretuak" ibilaldi gidatu bat da, hiriko kale estuetan barrena eramango zaituena, bazter liluragarriak erakutsiko dizkizuna, eta baita errege-egoitza izan zeneko historia mamitsua eta herriko kontakizun dibertigarriak ere. Errege-jauregia izan zena ezagutuko duzu, gaur egun paradore nazionala. Andre Maria eliza ere ezagutuko duzu , eta, orain dela gutxi zaharberritu denez, jatorrizko polikromia ikusteko aukera izango duzu. San Pedro eliza, armarridun etxeak, Erdi Aroko galeriak... Bisita ezin da amaitu kopa bat garnatxa-ardo eta mokadurik jan gabe.

    Guiarte (948 741 273)  bisita orokorrak antolatzen ditu egunero, eta haurrentzako eta antzeztutako bisitak egun zehatzetan. Halaber, sarrerak online eros ditzakezu eta sarreran ilara egitea saihestu.
  • Gogorarazten dizugu Errege-jauregira (XIV) bisita ez dagoela barne ibilbide gidatuan. Errege-jauregia Europako luxu handienekotzat eta Nafarroan ezinbesteko bisitatzat hartzen da eta gutxienez 45 minutu beharko dituzu jauregia bisitatzeko.






Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urteko edozein sasoi ona da Erriberri bisitatzeko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Erriberri ardoaren Nafarroako hiriburua da, beraz, probestu upategi bat bisitatzeko edo hurbil zaitez Uxue Erdi Aroko herrira.
Oharrak

Oharrak

  • "Erriberriko sekretuak" bisita ez da gomendagarria 11 urtetik beherakoentzat, iraupena eta eduki historikoa direla eta. Kontsultatu haurrentzako bisitak gaztelura.
  • Bisitak gaztelaniaz dira. Kontsultatu beste hizkuntzak.