Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Irurren, Allozko urtegiko ur bare eta urdinei, Guesalazko ibar lasaiari eta Urbasa-Andia mendiari begira, Henri Lenaerts eskultore belgikarraren museoa dago -artista hori filosofia hinduaren ohiko praktikatzailea zen-.
Museoa kudeatzen duen Henri Lenaerts fundazioak, eskultorearen lana ezagututa eta jakinda leku guztiz egokia dela meditazio iraunkorra egiteko, yoga, meditazioa eta erlajazioa zenbait saio egiten ditu urtean zehar. Helburua? Zure gorputzaz eta arnasaz kontziente bilakatzea, sosegu- eta atseden-sentsazio bat lortzeari begira. Ohiko tresna bat da, estresari, antsietateari eta pentsamendu negatiboari aurre egiten lagunduko dizuna.
Saioek hainbat formatu dituzte - goiz batekoa, egun batekoak, asteburukoak edo iraupen luzeagokoak-, eta talde txikiekin egiten dira -5 eta 10 pertsona bitarteko taldeekin-. Tailerrak antolatzen dira, eguneroko bizitzaren eta naturaren elementuak erabiliz. Normalean, 9:00etan hasten dira eta 13:30etan bukatzen dute, gosaria ere sartuta dagoela.
Aprobetxatu hain berezia eta hain energiaz betea den leku hori zure emozioak puntuan jartzeko. Esperientziak liluratu eginen zaitu. Kontsultatu weben bere eskaintza.