Jarduerak eta esperientziak

Bisita gatzaga batera


Galdetu diozu noizbait zure buruari nondik datorren etxean egunerokoan erabiltzen dugun gatz hori?

Iruñearen eta Lizarraren arteko erdibidean Jaitz dago, eta, han, zalantza guztiak argituko dizkizute Gironés eta Nuin Eraso gatzagetan; izan ere, iturburuko ura erabiliz gatza egiten duten gatzaga gutxienetako bi dira horiek. Haietan, gatz arrunta ateratzeko eta ekoizteko artisau-prozesu zaharraren sekretu guztien berri emanen dizute; izan ere, teknika hori erromatar garaian hasi zen.

Ibilbidean zehar, kontatuko digute mineral horrek zer ematen digun, nolako eragina duen gure osasunean, nola erabili helburu terapeutikoekin, eta abar. Bisitari akabera bikaina emateko, gatz batzuk dastatuko dira.

Gironés gatzagek BIO kalitate-ziurtagiria lortu dute; Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak ematen du, baina Europa guztian dago indarrean. Gatz hori ekologikoa eta bio-osasungarria da.

Nuin Eraso gatzagek -bertako lehen agiri idatzia 1492koa da- oinak garbitzeko bainuak eskaintzen dituzte, ur gazi naturalean.

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urteko edozein garai da ona gatzagetara joateko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Handik hurbil, Irantzuko monasterioa, Allozko urtegia, ur-kirolak egiteko toki zinez aproposa, ganadutegi ekologikoak, gaztandegiak, eztitegiak eta beste hamaika baliabide dituzu.

Kontsulta itzazu hemen.
Oharrak

Oharrak

Bisitak ordubete eta ordu eta erdi bitarte irauten du.

Informazio praktikoa

  • Herria SALINAS DE ORO
  • Zonaldea Erdialdea

Información y reservas

  • Telefonoa628407127 / 637605282