Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Iruñeak ibilbide bikainak ditu running egiteko eta turismorako. Berdegune zabal ugari eta historiaz beteriko bazter eta tokiak bat eginda, hiria kirol-oinetakoak jantzita ibiltzea jarduera berezi-berezia izan dadin.
Ez duzu bakarrik korrika egingo, hori ziur, tokiko kirolarien gustukoenak baitira proposatzen dizkizugun 3 bideak. Aukeratu gehien gustatzen zaizuna, eta prestatu zaitez berotzeko eta luzaketak egiteko, lasterketak merezi du eta:
- 1. bidea Gaztelugibel: hiriko erdialdeko parke baten barna doa, Ziudadelaren inguruan, hau da, Europako babes-multzo nabarmenetako baten inguruan. Lurrazal bigunetik edo zoladura gainetik korrika egiteko aukera.
Distantzia: 2.090 m
Desnibel metatua: 10 m
Azalera: zoladura / berdegunea
- 2. bidea Argaren pasealekua: Arga ibaiaren pasealeku naturalean barna. Parkeak, lorategiak, zaldainak eta zubiak zeharkatuko dituzu, baita bertako fauna ikusi ere: dortokak, arrainak, ahateak eta beste hegazti batzuk. Erabat laua. Adi ibili Magdalenako baratzeak deituriko aldean, ez baitago argirik gauean.
Distantzia: 3.180 m
Desnibel metatua: 5 m
Azalera: zoladura, gehien bat.
- 3. bidea Iruñeko harresiak: Bideak hiriko multzo harresituaren zati bat, korritzen du, bazter ederretan barna eta bista zoragarriak daudela. Oinezkoak ere ibiliko dira handik. Hiri-altzariak ere egongo dira bidean. Adin San Domingo kalean, norabide okerra hartzeko arriskua dago eta.
Distantzia: 3.170 m
Desnibel metatua: 20 m
Azalera: zoladura