Jarduerak eta esperientziak

Etorri egun bat baserrian ematera

Antxume bati biberoia ematea, oiloei arto-aleak eskuan bertan jaten ematea... Irudikatzen al dituzu zure txikien aurpegiak? Edota haiek beraiek gazta egitea edo letxugak baratzetik  bertatik jasotzea?

Hori guztia eta askoz ere gehiago egin dezakete etxalde-eskoletan. Aukera bikaina, beraz, lagun eta senideekin gozatzeko eta landa-munduan murgiltzeko.

Jolasen bidez, inguruko natura-ingurunea ezagutu, animaliak era landareak zaintzen ikasi, taldekako lan-taktika jasangarriak praktikatu eta egunero jaten dituzten elikagaien jatorria aurkituko dute, modu dibertigarri eta dinamikoan. Argi dago naturarekiko eta landa-munduarekiko loturak alde positiboak baino ez dituela.

Hona hemen zure hurbilekoekin deskonektatzeko eta landa-giroaz gozatzeko Nafarroan dauden aukerak:

Astoak, ardiak, txerrikumeak eta munduko arraza handieneko untxiak ikusi, ukitu eta elikatu ahalko dituzte haurrek hemen. Ultzamako mami ospetsua egiteko egungo prozesu tradizionala erakusteaz gain, gazta ere egin ahalko dute haurrek beraiek, etxean onduko dena. Etxaldeko produktuak eta tokiko artisautza daude salgai dendan.
 
Animaliak sendatzeko zentroa ere bada, eta animalia asko ezagutuko dituzue: akuriak, musker australiarrak, latxa ardiak, antzarak, arranoak... Hori bai, etxeko erregina Lur artzain-txakur emea da, artzaintza-erakustaldi bikaina egingo duena. Tailer ugari egiteko aukera eskainiko dizu, hala nola eztigintza, okintza, gaztagintza, landareak... eta paseo gidatuak ere, Txulapain ibarreko flora eta fauna ezagutaraziko dizkizutenak.
 
Harrapariek hegan egiteko tokia du, eta animalia-arraza bitxi-bitxiak erakusten ditu: ahuntz afrikarrak, txerri vietnamdarrak edo zaldi andaluziarrak, besteak beste. Bisita zure kasa edo gidari baten eskutik egin dezakezu; bigarrena aukeratuz gero, aperitibo batekin edo etxeko produktuz egindako menu gozo-gozo batekin osatu dezakezu, baita haurrentzako tailer batekin ere (ogia, mamia, birziklapena eta eskulan ugari).  Eta neurrirako bisita bat egin nahi izanez gero, esan, eta bisita egokituko dute.
 
Munduko harrapariak, hegazti apaingarriak, hala nola paumak edo faisaiak, eta etxaldeko abereak, oiloak edo astoak kasu, biltzen ditu Erriberako etxalde honek.  Baratze ekologiko txiki bat eta urmael bat ere baditu.


Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Cualquier época del año es buena para visitar una granja-escuela.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Tras esta experiencia con el mundo rural, el broche de oro a la jornada lo pondría el alojamiento en una casa rural de Navarra.
Oharrak

Oharrak

Consulta las web de cada una de las granja- escuelas para obtener información más detallada de sus actividades.