Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
"Kupela, kupela sagardoaren hotela" abestia egia bada, ez da egia txikiagoa sagardotegia bapo jan eta majo edatea gustuko dutenen tenplua dela. Leku bikaina egun hotz batean familiarekin edo lagunekin bildu eta giro onaz, janari gozoaz eta sagardo freskagarriaz, edo ardo on batez, gozatzeko...
Beren onena ematen dute sagarrek edari apartsu eta txinpartatsu bilakatzeko. Behi-txuleta puntu-puntuan edo erreago zerbitzatuko dute, baina zaporrez betea, sugarretatik atera berria.
Izan ere, menua betikoa da: hasteko, txorizoa sagardoarekin egosia eta bakailao-tortilla; gero, bakailao-takoak piper berdeekin edo txuleta ederra; bukatzeko, bertako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Nahi adina sagardo har dezakezu, kupeletik zuzenean, jakina.
Nafarroan, 5 sagardotegik ekoizten dute sagardoa ziklo osoan: sagarrak landu, sagardoa ekoiztu, kupeletan gorde eta botilaratu. Hauek dira sagardoaren tenplu horiek: Larraldea, Lekarozen; Linddurren Borda, Lesakan; Behetxoenea, Berueten; Toki-Alai Lekunberrin; eta Martitxonea, Aldatzen.
Proposamen horiez gain, nafar sagardotegiak dituzu, menu tipikoa eta giro ona bermatuko dizkizutenak.
Etorri probatzera!