Jarduerak eta esperientziak

Martxa nordikoko (Nordic Walking) zentroak Nafarroan

Iniciación al Nordic Walking. Explanada del Castillo de Javier. Martxa nordikoa modan dago eta Nafarroara ere ailegatu da indar handiz. Kirol hori makilen laguntzarekin ibiltzea baino askoz gehiago da... Martxa nordikoa bizimodu ezin hobea da bidaiatzeaz gain beren burua zaindu nahi dutenentzat.

Gorputz osoa lantzen duen kirol hori praktikatzeko aitzakiarekin, Xabierren Lurretako historia eta kultura- eta paisaia-ondore aberatsa ezagutu ahal izanen dituzu, han sortu baitituzte martxa nordikoko lehen lau zentroak. 

Zentro bakoitzak hiru ibilbide ditu, maila desberdinetakoak. Ibilbide berdeak eta urdinak hasiberrientzat dira, eta gorriak eta beltzak, teknika menderatzen dutenentzat.

Martxa nordikoko zentroak

  • Santa Agata Nordic Walking Zentroa: historiaz betetako ibilbideak, milaka urteko ermitak, Santa Krizeko aztarnategiko hondakinak, Lerga, Eslaba eta Aiesa herriak, mahastiak...
Gazteluak, monasterioak, Erdi Aroko herriak eta Pirinio aurreko paisaiak dituzu zain... Animatuko zara?

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urte osoan zehar egin dezakezu martxa nordikoa.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Inguru horrek leku asko bistatzeko aukera ematen du: Xabierko gaztelua, Zangoza eta Leireko monasterioa... Aurkitu, hemen, inguru horri buruzko informazio guztia.
Oharrak

Oharrak

Martxa nordikoa egiteko, ibilbidea ongi planifikatzea eta egun ederra pasatzeko beharrezkoa den materiala eramatea gomendatzen dugu.