Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Lasaitasuna, isiltasuna, naturarekiko kontaktua eta dibertsioa; besteak beste, sentsazio horiexek biziko dituzu, familiarekin eta lagunekin piraguan ibiltzen bazara. Ez kezkatu, piraguismoan hastea oso erraza da. Esaterako, Nafarroako hiri nagusietako batean bazaude, hango ibaietan bertan, piraguismoa egin ahal izanen duzu: Iruñean, Arga ibaian; Lizarran, Ega ibaian, eta Tuteran, Ebro ibaian.
Deskonektatzeko eta hiri-paisaiatik alde egiteko beharra baduzu, Nafarroako ibaiak uretatik bertatik ezagutzea proposatzen dizugu.
Jarri harremanetan piraguismo-enpresekin eta prestatu zaitez ederki pasatzeko.