Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Galtzada erromatarra

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

Galtzada erromatarra - Vistas sendero calzada romana
icono pie de fotoVistas sendero calzada romana
Galtzada erromatarra - Hórreo de Lusarreta
icono pie de fotoHórreo de Lusarreta

Eguraldia

Oharpena

CORONAVIRUS: La información de este portal que contiene fechas y horarios ha sufrido cambios. Se aconseja reconfirmar cualquier información con los gestores.

Ez galdu aukera Nafarroako ezinbesteko bideak ezagutzeko.


Vistas sendero calzada romana
Bidexka horrek Zaragoza-Bordele bide erromatarraren zati bat hartzen du eta Irati ibaiari jarraikiz doa Artzibarren barrena, Orreagaraino eta, handik, Donibane Garaziraino. Dagoeneko bide zahar horren 26 km lehengoratu dira.

K.a. I. mendean eraiki zen, 6 eta 8 metro arteko zabalera du, eta oso desnibel txikia. Handik armadak, posta-zerbitzuak, salgaien gurdiak eta gisakoak ibili ziren Erromatar Inperioaren erorialdira arte. Bidea mandabide gisa baliatu zen harik eta XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran errepide berriak agertu ziren arte. Aurkitutako 6 miliario funtsezkoak izan dira ibilbidea nondik zihoan berresteko. Miliario horiek Aurizko Kontzejuan ikusgai daude orain.


Ba al zenekien...?

Galtzadak eraikitzeko teknika eta gaurkoak aski antzekoak dira: zabor-legarren zenbait geruza eta, gainean errodatze-geruza bat harea finez egina. Bide lauzadunen irudia ez da egiazkoa, halakoak hiriguneetan baizik ez baitziren eraikitzen, besteak beste, garai hartan ez zituztelako animaliak ferratzen eta, beraz, animalien apatxek ez zutelako ahalegin hori jasanen.

Nola iritsi eta mugitu

Hasiera: Aurizberri (kampinaren ondoan)

Bukaera: Nagore

Bide mota: Bestelakoa, Errepidea, Lurrezkoa

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Askaldegi
  • Informazio-panela
  • Iturria
  • Seinaleak

Oharrak

  • Bidea oso luzea eta lineala denez, ibilbidea bizpahiru etapatan egin daiteke; gomendagarria da bigarren auto bat izatea helmugan.
  • Deskarga itzazu Nafarroako ezinbesteko bideen track-ak.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria AURIZBERRI/ESPINAL
  • Zonaldea Pirinioak
  • Web
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Antzinako kulturak, Naturalistikoa
  • Luzera 23,2
  • Zailtasuna Erdi
  • Mide 1222
  • Egokia hauentzat: Bizikletaz