Jarduerak eta esperientziak

Jarduerak Allozko urtegian

Vela en Alloz
Uste bazenuen Nafarroak ez zuela itsasorik, hurbildu Allozko urtegira, eta beharbada iritzia aldatuko duzu…

Lekune horretako urak urdin turkesa bizi bizia du eta ia beti bare egoten dira, eta Lizarratik kilometro gutxira kokatuta dago. Hango ekosistema aberatsa da eta ongi zainduta dago, eta bertako urak "bikain" kalifikatu baitira, leku paregabea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko.

Ur jarduerak
Nafarroako Bela Eskolak honako jarduera hauek antolatzen ditu udan zehar:

  • Heldu zein haurrentzako nabigazio-ikastaroak.
  • Bela-bataioak hasiberrientzat, monitorearekin.
  • Ibilaldi libreak  kayak edo piragua batean.
  • Paddle Sup kirola; jatorria Polinesiako herrietan badu ere, orain Nafarroan ere aritzen ahal zara.
  • Ibilaldi gidatuak belaontzian,  ameztiz, pinudiz eta zelaiz beteriko inguru baten edertasunaz gozatzeko.
  • Hidropedalen alokairua.


Animatu, hartu lema eta... popako haizea, belak zabalik!

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Uda da unerik egokiena belan aritzeko.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Bisitatu hango landa-ondarea, gaztandegiak, upeltegiak, eztigileak eta gatzagak.
Oharrak

Oharrak

Oharrak: Nafarroako Bela Eskolak heldu zein haurrentzako ikastaro-programa zabala eskaintzen du uda guztian zehar.

Informazio praktikoa

Información y reservas

Hemendik hurbil