4 arrasto hiri horren gakoak aurkitzeko:
- Lehengai bikain bat: 28 berdura mota ere dastatzeko aukera.
- Ondare monumental ikusgarria, aztarna musulman, judu, mozarabiar eta kristaua duena.
- Ongi errotutako festa eta tradizioak, hango jende irekiak eta alaitsuak.
- Bidexka freskagarriak Ebroko ibai-ertzetan barna.
Tutera, iragan
musulmaneko hiri garrantzitsuenetako bat Espainian eta Europan. 35.000 biztanle baino gehixeago ditu, eta alde zahar interesgarri bat ere bai, oinez aise ibiltzeko modukoa; gure gomendioa: bisita gidatu baten bitartez ezagutzea.
Katedrala da hango harribitxi arkitektonikoa, baina, hartaz gain, betiko komentuak eta jauregiak ere ezagutuko dituzu, eta, haien artean,
Avant-Garderen hiri-arteko sorkuntza artistiko liluragarriak, liburuxka interaktibo hau jarraituz bisitatu ditzakezunak
. Halaber, hiriaren
kamera iluna ere bisitatuko duzu, eta tuterarren elkargune nagusiraino ere ailegatuko zara, hots,
Foru plazaraino. Fatxada koloretsuak eta armarridunak daude, eta hiriaren eguneroko martxa ezagutu nahi izanez gero, hari begira geldi zaitezke han dauden terrazetako batetik.
Eta aholku bat: ez alde egin Nafarroako Erriberatik hango
berdura gozo-gozoak eta ospetsuak probatu gabe -
Ferran Adriàk berak goraipatu zituen-,
Nafarroako JDko ardo on batez lagunduta.
Kontsultatu Tuterako gidaliburuak: