Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Antxume bati biberoia ematea, oiloei arto-aleak eskuan bertan jaten ematea... Irudikatzen al dituzu zure txikien aurpegiak? Edota haiek beraiek gazta egitea edo letxugak baratzetik bertatik jasotzea?
Hori guztia eta askoz ere gehiago egin dezakete etxalde-eskoletan. Aukera bikaina, beraz, lagun eta senideekin gozatzeko eta landa-munduan murgiltzeko.
Jolasen bidez, inguruko natura-ingurunea ezagutu, animaliak era landareak zaintzen ikasi, taldekako lan-taktika jasangarriak praktikatu eta egunero jaten dituzten elikagaien jatorria aurkituko dute, modu dibertigarri eta dinamikoan. Argi dago naturarekiko eta landa-munduarekiko loturak alde positiboak baino ez dituela.
Hona hemen zure hurbilekoekin deskonektatzeko eta landa-giroaz gozatzeko Nafarroan dauden aukerak: