Jarduerak eta esperientziak

Sagardotegira goaz

"Kupela, kupela sagardoaren hotela" abestia egia bada, ez da egia txikiagoa sagardotegia bapo jan eta majo edatea gustuko dutenen tenplua dela. Leku bikaina egun hotz batean familiarekin edo lagunekin bildu eta giro onaz, janari gozoaz eta sagardo freskagarriaz, edo ardo on batez, gozatzeko...

Beren onena ematen dute sagarrek edari apartsu eta txinpartatsu bilakatzeko. Behi-txuleta puntu-puntuan edo erreago zerbitzatuko dute, baina zaporrez betea, sugarretatik atera berria.

Izan ere, menua betikoa da: hasteko, txorizoa sagardoarekin egosia eta bakailao-tortilla; gero, bakailao-takoak piper berdeekin edo txuleta ederra; bukatzeko, bertako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Nahi adina sagardo har dezakezu, kupeletik zuzenean, jakina.

Nafarroan, 5 sagardotegik ekoizten dute sagardoa ziklo osoan: sagarrak landu, sagardoa ekoiztu, kupeletan gorde eta botilaratu. Hauek dira sagardoaren tenplu horiek: Larraldea, Lekarozen; Linddurren Borda, Lesakan; Behetxoenea, Berueten; Toki-Alai Lekunberrin; eta Martitxonea, Aldatzen.

Proposamen horiez gain, nafar sagardotegiak dituzu, menu tipikoa eta giro ona bermatuko dizkizutenak.

Etorri probatzera!

Kokapena

Razones para no perdértela

Razones para no perdértela
Primavera Verano Otoño Invierno

Momentu onena

Urtarrilaren erdialdean irekitzen dira kupelak, eta maiatzaren amaieran itxi. Ahal baduzu, saia zaitez txotx-egunean bertaratzen.
Nola osatu eguna

Nola osatu eguna

Sagardotegiak dauden herrigune tipikoak bisitatu eta haien inguruko bidexka berdeetan barna paseatzea.
Oharrak

Oharrak

Kupelak jantokiaren inguruan daude normalean, eta mahaikidea altxatu eta haietatik hartzen du sagardoa nahi adina aldiz.