Tuteran elkarrekin bizi izan ziren, 400 urtez baino luzeago, musulmanak, juduak eta mozarabiarrak, eta horrek mestizaje kultural berezia eman zion hiriari, eraikin monumentaletan islatu zena.
Erdi Aroa bertako karriketara itzuliko den honetan, baliatu aukeraz garai hartako benetako azoka bat bertatik bertara ezagutzeko, eskulanak, nekazaritzako elikagaiak eta garai hartako pertsonaiak bertan direla.
Animazio-emanaldiak, kalejirak, falkoneria-erakustaldiak, ipuinak, haurrentzako atrakzioak eta garai bateko lanbideen erakustaldiak izanen dira programaren osagarri. Ez galdu aukera!