Urbasa-Andia mendia zelatan duela, milaka urte dituen
Ameskoa ibarrak, Estellerrian, antzinako usadioarekin jarraitzen du oraindik ere. Artzaintza da horietako bat, garai eta teknika berrietara moldatzen jakin duena gazta ezin hobea eskaintzen jarraitzeko.
Artzain eguna aukera bikaina da gazta dastatu eta egun horretarako antolatzen diren jardueretako batean parte hartzeko, esaterako ibarreko produktuekin (harria, gazta, ogia, gozogintza) egiten den azoka edo erakusketak.
Ardiak nola mozten diren ere erakutsiko da, baita artilea nola kardatu eta gazta nola egin ere, eta, halaber, herri bazkarian parte hartzeko aukera izanen duzu.