128 kilometro, 8 mendate eta 3.600 metroko desnibela daude
Otsagabian abiatzen den lasterketa horretako parte-hartzaileen zain.
Irati Xtrem martxa zikloturista bat da, lehiarik gabea. Hau da, ez dago ez sailkapenik ez irabazlerik. Modu neutralizatuan hasten da hasierako hiru kilometroetan eta gero abiadura librekoa da; bakoitzak nahiago edo ahal duen erritmoa aukeratzen du... Baina benetako lehian aritu nahi dutenek
Larrainerako kronoeskalada dute gozagarri, gure Pirinioetako bortu mitikoetako batean.
Paraje izugarriak ikusiko dituzu parte-hartzaile edo, besterik gabe, txangolari gisa, hala nola Jaurrieta, Erremendia, Abaurregaina, Azpegiko gainak, eta, batez ere, Larraineko gailurra; eta herri tipikoak nahiago izatera, hantxe izanen dituzu
Otsagabia, Ezkaroze, Aribe eta Orbaizeta. Eta txikienek ere gozatzeko aukera izanen dute
proba txikian, jolasak eta sorpresak lagun dituztela.