Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroan horrelako esperientziez goza dezakezu. Landa etxeetan ostatu hartuz nekazaritza jardueretan parte hartu eta herrietako bizimodu tradizionala ezagutzeko aukera izango duzu. Behi, txahal, ardi, ahuntz eta oilaskoekin kontaktu zuzena izango duzu; elikatu ahal izango dituzu, animaliak jetzi eta ilea mozterakoan parte hartzeko eta arrautzak biltzeko aukera izango duzu eta, zortea izanez gero, naturako fenomenorik ederrenetako bat gozatu ahal izango duzu, kume baten jaiotza.
Klikatu hemen Nafarroan nekazaritza-turismoko jarduerak eskaintzen dituzten landa etxeak ikusteko.