Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Ikusi eta egin

Leurtzako bidezidor egokitua

Iristeko moduan
Senderismoa

Multimedia

Leurtzako bidezidor egokitua
Leurtzako bidezidor egokitua
Leurtzako bidezidor egokitua
Leurtzako bidezidor egokitua

Eguraldia


Bidezidor zirkularra Leurtzako aisiarako naturagunean . Beheko urtegiaren zati bat inguratzen du eta goikora iristen da, pagadi eder bat zeharkatuz. Leku hau baso-igel gorriaren habitat naturala da.

Ibilbidea informazio guneko aparkalekuan hasten da eta merendero batetik eta saguzarrentzako kutxatxoz betetako zuhaitz-eremu batetik gertu igarotzen da.

Puntu horretatik, bi urtegiak banatzen dituen presako dikeraino iritsiko gara. Dikea zeharkatu ondoren, beheko urtegiaren beste ertzeraino jaisten da, eta, handik, ura inguratuz, aldapa gora egiten du, beheko urtegia ixten duen dikera arte.

Azkenik, bide asfaltatu bat hartuko dugu informazio gunraino.



Ba al zenekien...?

Ibilbide hori Nafarroako ezinbesteko bidezidor hautatuetako bat da.

Nola iritsi eta mugitu

Nola iritsi: N-121 errepidea hartu Irunerantz, Doneztebera desbideratu eta NA-4040 errepidetik Urrozera. 5 kilometroko bidexka asfaltatua, Leurtzako urtegietaraino igotzen dena.
Google Mapseko Leurtza urtegiaren satelite bidezko ikuspegia:

Hasiera: Leurtzako aisiarako naturagunea

Bukaera: Leurtzako aisiarako naturagunea

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Lurrezkoa

Forma: Biribila

Bizikleta mota: Mendi bizikleta

Oharrak

  • Bidezidor irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat eta itsuentzat (alboko zintarria eta metalezko plakak erliebean eta brailean). Merenderoa eta aparkalekua egokituak.
  • IRISGARRITASUNA: Leurtzako ibilbide egokituaren irisgarritasunari buruzko informazioa (PDF eskuragarria). Equalitas Vitae-k egindako diagnostikoa.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria URROZ
  • Zonaldea Pirinioak
  • Esteka interesgarriak
  • Bidexka tematikoa Ibai edo iturburuen ingurukoa, Naturalistikoa
  • Luzera 2
  • Zailtasuna Behe
  • Desnibela 30 m
  • Egokia hauentzat: desgaitasunen bat dutenentzat