Banaketa.
Lehenengo solairua:
Karlismoaren 1939a arteko historia laburbiltzen duen obra eta objektu bilduma bat dago erakusketa iraunkorrean. Hango pieza nabarmenen artean Karlos V.aren, Carlos María Isidro de Borbón erregegai karlistaren, erretratua dago, Vicente Lópezek margotua. Hona hemen solairuko beste bitxikeria batzuk: Karlos V.ak egindako bi txanponen erreprodukzioa, banderak, uniformeak, dominak, argazkiak eta koadroak, Alderdi Karlista-EKAk emanak. Halaber, Jaureguizar fundazioaren pieza batzuk daude (
Tabarko Museoa).
.
Beheko solairua: Aldi baterako erakusketa bat jarriko da han
—Aste Santutik abendura—,
Karlismoaren hainbat alderditan edo horri lotutako zenbait gaitan sakonduko duena. Lehenbizikoak, "Aurkitzeko dagoen historia. Karlismoa ikertzeko materialak" izenekoak, esparrua inauguratzeaz gainera, Nafarroan dagoen aberastasun materiala ezagutzeko erabiltzen ahal diren elementuak erakutsiko ditu, Karlismoari buruzko ikerketak egiteko.
.
Sotoa: Eraikinari berari eskainita dago esparrua:
Gobernadorearen jauregiari. Eraikinaren historia, mendeetan izan dituen erabilpenak eta duela gutxi egindako zaharberritzea agertuko ditu erakusketa grafiko horrek.
Museoa abiapuntu egokia izanen da
Karlismoaren ibilbidean hasteko. Nafarroan liberalen eta karlisten artean izan ziren borroken, negoziazioen eta konspirazioen agertoki nagusietan ibiltzen da bidea. Ibilbideak in situ erakutsiko dizkio bisitariari mugimendu horren gertakari nabarmenenak.